"Lagun batzuk urrundu egin ziren. 'Kontagiatu egiten didazu. Orduan, banoa' "
Aroa. 18 urte, anoetarra.
"Beldurra nion denari: jendearekin hitz egiteari, kalera ateratzeari, eskolara joateari…"
Aroa. 18 urte, anoetarra.
"Ez naute ulertzen, ez naiz beraiek bezalakoa… Buah, denaren aurka joango naiz!"
Eneko. 23 urte, antzuolarra.
"Pertsona sentsiblea naiz. Baina pertsonaia bat sortu behar izan nuen indartsua nintzela erakusteko"
Eneko. 23 urte, antzuolarra.
"Nik laguntza behar nuen, baina gurasoek ere bai"
Garazi. 21 urte, azpeitiarra.
"Nire bizitzaren parte handi bat tristuran pasa nuen. Pentsatzen nuen nire bizitza osoa horrela izango zela"
Garazi. 21 urte, azpeitiarra.
"Garrantzitsua da irakasleek, ikusten dutenean pertsona bat ez dagoela ondo, ez begiratzea beste alde batera"
Laura. 24 urte, ibartarra.
"Pentsatzen nuen nire errua zela. Nik zeozer gaizki egiten nuela edo nire izateko era txarra zela"
Laura. 24 urte, ibartarra.

Gazteen osasun mentala erdigunean

Euskal gazteen artean, 5etik 1ek osasun mentaleko asaldura bat du diagnostikatua. Antsiolitikoen kontsumoa 6 aldiz handitu da azken urteotan, batez ere neskatoen artean. Zer gertatzen ari da?

Gizarte moduan, ezin ditugu begiak itxi. Izan ZURRUNBILOA, eraldaketaren haizea.

Kirola eta aisia

Kirolak nerabeen osasun fisiko eta emozionala sustatzeko potentzial handia du, baita talde-pertenentzia indartzeko ere. Baina dinamika arriskutsuak ageri dira eta nerabeengan ondorio kaltegarriak dituzte. Horren inguruko lanketa egin dugu arloko hainbat aditurekin.

Gazteak

Aroa, Eneko, Garazi eta Laura. Lau gazteren istorioak, min emozionalari hitza jarri diotenak. Orain, beren burua berregin, eta ikasitakoa kontatu nahi dute.

Scroll to Top